1976an sortu zenetik, berebiziko interesa izan du IPESek emakumeen kondizioa, teoria feminista eta genero ikerketen inguruko gaietan. IPESen Emakumeen Ikerketa Saila 1979az geroztik ari da lanean. Urte horietan eztabaidak, jardunaldiak, mintegiak etab. antolatu izan ditugu, Iruñera ekarririk gai horren ikertzaile eta aditu anitzen iritziak. Genero gaietan ikertu dugu, eta sentsibilizazio, prestakuntza eta ikerketa lan hori funtsezko beste lan batez osatu dugu: dokumentazio lanaz, hain zuzen ere.
Helburuak
- Emakumeen parte-hartze soziala sustatzen duten jarduerak eragitea.
- Emakumeen kultura maila osatu bizitza sozialera sartzeko bitarteko gisa.
- Pentsamendu feminista eta emakumeen eskubideen inguruan egiten ari diren aurrerapenak zabaltzea.
- Emakumearen egoeraren gaineko ikerketak eta lanak bultzatzea.
- Emakumeen gaineko dokumentazioa biltzea eta zabaltzea.
- Emakumeen Elkarte, Unibertsitateko Mintegi eta Dokumentazio Zentroekin elkarlanean aritzea.
- Emakumeen arazoen gaineko foro, topaketa eta jardunaldietan parte-hartzea.
- Munduko emakumeekiko elkartasunezko harremanak eta jarduerak eragitea.
Jarduerak
- Ikastaroak, Jardunaldiak eta Hitzaldiak
- Emakumearen Dokumentazio Zentroa eta Liburutegia
- Ikerketa
- Emakumea eta Zinea Erakusketa.