IPES ELKARTEA Kultur Elkartea da eta aldi berean Fundazioa, 1976az geroztik, Nafarroan, egungo munduarekin konpromisoan lotutako kultura bat sustatzeko lanean ari dena.
IPESek prestakuntza etengabea eta mailakatuan oinarritutako eskaintza kulturala proposatzen du denbora librea betetzeko, nork bere kabuz nahiz taldeka egin beharrekoa, beti ere pertsona bera dela ezagutzaren funtsezko osagaia.
Kultura hori, horenbestez, gogoetaren, analisiaren eta eztabaida anitza eta librearen ondorio da. Gure asmoa da urratsez urrats ezagutzea ideien aniztasuna, munduko kulturak eta euren arteko elkar ulertzeko aukerak, gizakiaren barnealdea eta berau gizartearekin dituen loturak, gizarte gatazkak eta mundukoak, eta sorkuntza artistikoak, guztietan ere genero ikuspegia gogoan dugula, eta sexuen arteko berdintasunaren, bakearen eta elkartasunaren alde eginez.
Ikaskuntza mota honek ezagutza zabaltzea du gogoko, irakaskuntza elitistatik urrun, baina aldi berean zorrotza eta sakona da lanean. Gai hauetan interesa duten guztientzat egina da, eta gure jardueretara hurbiltzen den pertsonaren gogo kritikoa piztea du helburu, horretarako gogoeta eginaraziz eta iritzi nahiz bizipenak trukatzeko aukera eskainiz.
IPESek topaketarako eta parte-hartze ireki eta anitzerako abagunea eskaintzen du, irakurgai, solasaldi, lan-talde eta eztabaida-guneen bitartez.
IPES diru-irabazteko asmorik gabeko kultur elkartea da -lan talde profesional bat buru duela-, eta bazkideen nahiz programatutako jardueretan izena ematen duten pertsonen diru laguntza behar du, bere independentziari eta egonkortasunari eutsiko badie. Era berean, elkarte honek on ditu, nola edozein iradokizun, hala beste erakunde eta taldeekiko elkarlana.